XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DANONTZAT BESTEAK EGITEN DABENA.Ulea ebagitea danean edo jantziak erostea danean, jende geinak egiten dabena norberak be egitea eztago txarto.
Baña jokabide guztietan jende askok egiten dabenari jarraitzea, ori eztago ondo.
Berbarako: naziño batzuetan, gazte geienak, ezkondu aurretik, ezkonduen antzera bizi dira.
Eta gero, egiten diran ezkontzetatik erdiak baño geiago desegiten dira.
Gure artean be, berbeta zakarra eta baraokeria zabal dabil.
Eta ikusmiretan, paperetan, iragarkietan... zantarkeria indartsu agiri da.
Euskal-agintariak be or dabiltz jendeari esaten zelan, osasuna galdu barik, aragikeri-bidetik jo.
Odol-eriotza batzuk be askok ontzat artzen ditue.
¿ETA LEGEZKOA BA`DA? Emen bertan ume batzuk jaio aurretik galtzea, legezkoa da.Baita ezkontzea austea be legezko eginda dago.
Beste lege bat be ipiñi barri dago: euren buruen jaube ez diranai
Jaungoikoaren Legea danen gañetik dagoalako.
ANTXIÑA-ANTXIÑAKOA Jaungoiko-legea alde batetik eta gizon-legea bestetik jotea ez da oraingoa bakarrik.Ia bi milla urte dira Jerusalen`go Agintariak, Jesusen gauzarik ez zabaltzeko Apostoluei agindu eutsiena.
Zer erantzun eben?.
Gizonen legea betetzea baño aurrerakoagoa da Jaungoikoaren Legea betetzea.
Eta naiz-ta zigorpetuak izan, ez eben gizonen legea bete.